Q lortzeko betekizunak

Bezeroei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatea eta, bestetik, bezeroen nahiz langileen segurtasuna bermatzeko, ondoko legezko betekizunak bete beharko dira:

Legezko betekizunak eta beste betekizun aplikagarri batzuk.

Legezko betekizun aplikagarriei dagokienez, arau honek ondokoak betetzea dakar:

  • Establezimenduaren irekiera-lizentzia izatea eta, hala dagokionean, udalak ezarritako higiene- eta osasun-arauei men egitea.
  • JEZen alta-lizentzia izatea.
  • Lan Arriskuak Prebenitzeko Legeak ezarritakoak betetzea.
  • Baimendutako mantentzaile batek su-itzalgailuak urtero-urtero ikuskatzea, arloko legeriak ezarritakoari jarraiki.
  • Larrialdiko seinaleztapen egokia izatea.
  • Gutunak edo mezu elektronikoak bidaltzeko xedez (eskaintzak, fidelizazio-txartelak, beherapen-bonuak…) bezeroen datuak badarabiltzaten establezimenduek izena eman beharko dute Datuak Babesteko Agentzian, indarrean dagoen legeria betetze aldera.
  • Erreklamazio-orriak bezeroen eskura jartzea.
  • Establezimendu bakoitzak garatzen duen jarduerari edo sektoreari ezar dakiokeen beste zeinahi legezko eskakizun betetzea.

Q ziurtagiria nola lortu

ProfesionaltasunarenQ ikurra lortzeko prozeduraz gehiago jakin nahi baduzu, galderarik egin edo zalantzak argitu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan, merkataritzako ordutegiaren barruan, beheko telefonoen bidez:

  • Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresak (BIPE)
    • MaribiDíaz de Basurto. Idazkari-administraria
    • 675.714.387 – 944.160.982
  • Bizkaiko Irudi Pertsonala (IPB)
    • Manuel Perales. Presidentea
    • 617.016.945

Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Elkartearen bulegoetara ere etor zaitezke, Bilboko Askao kaleko 25. zenbakira,ondoko ordutegien barruan:

Astelehenetan: 09:00-20:00
Astearte, asteazken eta ostegunetan: 09:00 – 14:00/16:00 – 19:00
Ostiraletan: 09:00 -14:00

Bestela, gurekin harremanetan jar zaitezke datu-orri hau erabiliz