Nola jaio zen Q?

2002. urtean, irudi pertsonalaren arloko 2 elkarteek -orduan, gizonen eta emakumeen ile-apaindegiek eta apaindegiek izenekoek osatzen zuten sektorea- bi proposamen egin zizkioten Eusko Jaurlaritzari: batetik, lanbidea arautzea eta, bestetik, titulazioa eskatzea establezimenduak zabaldu ahal izateko.

Sasoi horretan, eskakizun horiek erantzun barik geratu ziren, funtsean, Europar Batasunaren Zerbitzuen zuzentarauaren aplikazioaren ondorioz.

Geroago, 2009. urtean, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesaz eta Bilboko Merkataritza ganberaren laguntzaz, aipatutako elkarteen kezkari heldu zioten eta lanean hasi ziren kalitateari  eta profesionaltasunari lotutako araua lantzen, ondoko alderdi hauek guztiak eraz jorratzeko: legezko betekizunak, ekipamendu-eskakizunak, jardueraren kudeaketa, negozioaren jabearen eta langileen etengabeko prestakuntza eta bezeroentzako arreta.

Egindako  lanaren bitartez, segurtasuna eskaini nahi diogu zerbitzuon erabiltzaileari eta, gainera, aholkularitza eman nahi diegu profesionalei kalitatean eta berrikuntzan nabarmentzeko helburuz, lehiakorragoak izan eta erabiltzeak berak haien lana aitor dezan.

Sektorea ordezkatzen duten elkarteek, BIPE eta IPB elkarteek, hain zuzen ere, gogotik parte hartu zuten ekimenean, eta horren buruan, Bizkaiko Irudi Pertsonalaren Lanbide Araua ondu zen. Lanbide-arau hori aurrendaria da estatuan, baina esan beharra dago profesionalak borondatez atxikitzen direla.

2011. urtean arauaren lehen ziurtagiriak  banatu ziren Bizkaiko ile-apaindegi eta apaindegietan, eta ziurtagiriak hiru urterik behin berritu daitezke. Gaur egun, 50 enpresak jaso dute ziurtagiria 2016. urtera arte, eta horietatik, 28k kalitatearen aldeko konpromisoari eutsi diote urte horretan.

Egun, lanean ari gara enpresa berriek araua ezar dezaten 2017an. Izan ere, ziurtagiria lortzea izango dute, bederen, jarduera garatzeko eskatzen diren legezko betekizun guztiak betetzen dituzten  ile-apainketa eta estetikako profesionalek.

Hala, kalitatezko Q honen bitartez, Bizkaiko establezimenduen irudia hobetu bahi dugu eta kalitatezko eredu bihurtu nahi ditugu zerbitzua ematerakoan.